XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zirkuloek erdieroale baten sare kristalinoaren atomoak ordezkatzen dituzte eta linea bikoitzek bi elektroien lotura baliokidea (silizioaren kasuan bezala).

Lotura hauk hausteko baino energia gehiagoko gotoiek (1,1 eV silizioarentzat) elektroi-hutsarte bikoteak sortuko dituzte.

Eskubiko irudiak berriz banda energetikoen eredua agertzen du.

N eta P bi motetako ereduak daude.

banda N mota / eroalea P mota / lekune debekatua / balentzia / banda / eragin fotovoltaikoa P-N lotura erdieroale batetan.

Kasu batetan, V zutabeko elementu batek elektroiak sobera ematen ditu, eta bestean berriz II zutabeko beste elementu batek ez ditu nahikoak ematen, beraz hutsarteak sorterazten ditu.

Fermiren maila (irudian f batez marraztutakoa) N materialean lekune debekatuaren goiko aldetik gertu dago.

Elektroi asko ditu n beraz, banda eroalean eta hutsarte gutxi, p, balentziako banda.

P materialean egoera guztiz aurkakoa da.